ETA-REN AGIRIA.
BERRIA eta GARAn argitaratua 2003ko irailaren 23a.
ETAk, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak, irailaren 14an, Herrera mendatean hil zuten Arkaitz Otazua Aboitiz euskal gudariaren burkidetza gure gain hartu eta bere heriotzagatik sentitu dugun mina eta amorrua agertzearekin batera haren senitarteko eta lagunei gure doluminik sentituenak helarazi nahi dizkiegu.
Oraingoz orain, Arkaitz burkidearen heriotza eragin zuten gertakarien gainean ETAk esan behar duena honokoa da:
Arkaitzi eta borroka honetan erori diren burkide guztiei egin diezaiekegun omenaldirik hoberena gure herriaren askatasuna eskuratzea izanen da. Hori da gure borrokaren zioa eta euskal jendartearen aurrean berresten dugun zina: ez dugu etsiko gure Euskal Herria askatua ikusten ez dugun bitartean! Agur eta ohore Arkaitz burkide!
Bestalde, gure gain hartzen ditugu honoko ekintza armatuak:
Uztailaren 25ean, Lizarran Espainiako justizia aparatuaren aurka epaitegietan lehergailua eztandaraziz egindako ekintza; kalte materialak eragin ziren.
Uztailaren 27an, Santanderren Espainiako interes turistiko eta ekonomikoen aurka bertako aireportuan auto batean ezarritako lehergailuz egindako ekintza; kalteen ondorioz aireportua itxi egin zuten.
Uztailaren 31n, Azkoitian, Euskal Herriaren askatasunaren aldeko diru laguntza emateari uko egiteagatik «La Guipuzcoana» enpresaren aurka lehergailuz saiatutako ekintza.
Abuztuaren 2an, Leioan, Euskal Herriaren askatasunaren aldeko diru laguntza emateari uko egiteagatik «Goñi Motor» enpresaren aurka lehergailuz egindako ekintza; kalte materialak eragin ziren.
Azkenik, oharpen bat egin nahi dugu udan zehar besteak beste A-8 autobidean, Iruñean eta Durangon ETAren izenean gertaturiko telefono bidezko mehatxu eta abisu faltsuen aurrean. Oroitarazten dugu halako jokabi- deak ez ditugula onartzen. Arriskutsu eta kaltegarriak dira, besteak beste, Espainiako agintariek ohikoa duten nahasketa eta toxikazioa eragiteko jokabideak bideratzeaz gain, beren jarrera arduragabea zuritzeko baliagarri ere izan daitezkeelako.
Halako jokabidea darabiltenei, edota aurrerantzean egiteko asmoa izan dezaketenei, oharpen zuzena egiten diegu, Euskadi Ta Askatasunak egokiak irizten dituen unean uneko neurriak deliberatuko dituela jakinaraziz. –
2003ko irailean
Euskadi Ta Askatasuna
E.T.A.
![]() |